Ensemble Espacio Sinkro

img_1208dos.jpg

26 asteartea / 20:15
Jesús Guridi Kontserbatorioa
elektroakustika kontzertua

ENSEMBLE ESPACIO SINKRO
Sergio Gutierrez, piano
Alfonso Gómez, piano
Roberto Casado, flautas
Javier Sagastume, difusión sonora
Zuriñe F. Gerenabarrena, difusión sonora
Fernando Mz. de Eredita, iluminación
Alfonso García de la Torre, dirección artística

Jean Schwarz
Eveil
flauta y electrónica

Zuriñe F. Gerenabarrena
Zeihar (2007)
piano y electrónica

Jean Claude Risset
Mixte (1982)
flauta y electronica

Sofía Martínez
Estelas en la mar (2007)
piano, electrónica y proyección

Martin Bergande

madu 0.8 pyong (2005)
dos pianos y electrónica

Zuriñe F. Gerenabarrena
Deikun I - Deikun II (2008)
electrónica

ENSEMBLE ESPACIO SINKRO 1985ean sortu zen, Jesús Guridi Talde Instrumentala eta Vitoria-Gasteizko Musika Kontserbatorioko “Laboratorio de Música Electroacústica” sortu zirenean. Urte hauetan hainbat proiektu berritzaile aurkeztu dituzte sorkuntza garaikideko gune batzuetan, eta obra garaikide asko estreinatu dituzte; garrantzi berezia eman diote soinua eta irudia espazio akustikoan eta eszenikoan integratzeari.

Ibilbide emankorraren lekukoa hartuta, 2005ean ENSEMBLE ESPACIO SINKRO sortu zen; proiektu berri honek barne hartzen ditu gaur egungo sorkuntzan aplikatutako teknologia berrien eremuan adierazitako kezka guztiak. Kideen kontzertu-jarduerak bermatzen du taldearen espezializazioa, bai bakarlari moduan, bai ganberako talde edo talde sinfoniko garrantzitsu batzuetako kide moduan. Aldi berean, hainbat diziplina artistikotik etorritako kideak taldean sartzeak, beste ikuspegi heterogeneo batzuk ematen dizkio taldeari.

ENSEMBLE ESPACIO SINKROren oinarrizko helburuetako bat, konpositore zein interpretatzaileen lana kontzertu bakoitzerako bereziki prestatutako proposamenetan islatuta ikustea. Gure garaiko musikak –gure korronte artistikoekin konprometitutako musikariek sortutakoa eta interpretatutakoa–, eskaintzen duen aniztasunarekiko topaketa. Kontzertu horietan soinu zein ikusizko elementuak bateratzen dira ikuslearen konplizitatea eta elkarrekintza sentsoriala bilatzen duten obra batzuetan.

Gaur egun ENSEMBLE ESPACIO SINKRO Musika Elektroakustikako SINKRO Jaialdiko www.sinkrofestival.com) eta Vitoria-Gasteizko CARMELO BERNAOLA Musikako Nazioarteko Jaialdiko talde bat da. Jaialdi horietan zenbait proiektu gauzatzen dituzte konpositore batzuekin batera; horretarako obra berriak sortu eta zabaltzen dituzte gaur egungo errepertorioan sartzeko helburuarekin. Aldi berean, konpositore eta interpretatzaileentzako elkargune bat finkatu dute.
ENSEMBLE ESPACIO SINKROk hainbat kontzertu eta jaialdi ziklotan parte hartu du proiektu batzuekin, adibidez “Homenaje a Carmelo Bernaola”, “ Ozendu”, “Viento del norte”, “Mensajes cruzados”, “Oriente-Occidente”, “Perspectivas sonoras”, “Transiciones” “Bertolt Brecht y la música de entreguerras”, “Simpro 07”, “Música y Matemáticas”, etab. Ikuskizun horiek musika-tresna, elektroakustika, inprobisazio, dantza, bideo eta antzerki obren nahasketa dira.