Sirius
23 larunbata / 20:00
Artium
SIRIUS
bideoJ + musika experiméntala
Artiumen Vitoria-Gasteizko SINKRO Jaialdiaren beste edizio bat izango dugu ikusgai, musika elektroakustikoaren azken joerei eta beste arte-diziplina batzuekiko elkarrekintzei buruzko ikuskizun berezi batekin. Proiektuak teknologia musikan, esperimentazioan eta soinu zein ikusteko elementuen kontrastean aplikatzeko zenbait modu aurkezten digu. Soinu-ibilbide bizi honek pertzepzioaren beste ikuspuntu batzuk eskainiko dizkie entzuleei. “Sirius”, Karlheinz Stockhausen-i (1928-2007) egindako omenaldia.
“Askotan hitzek nahasi egiten dute eta arriskutsuak dira. Ez dute ilustratzen argazkiek bezala, ez dira barrura sartzen bisturiak bezala. Beti pentsatu izan dut txori bat nolakoa den ikusteko aldez aurretik hil behar duzula. Anatomia praktikatzeko, objektuak hilda egon behar du, ez du mugimendurik izan behar”
“Musikak bakar-bakarrik erantzun behar dio edozein lotura politiko eta sozialetik aske ikusteko berezko beharrari; publiko jakin bati entretenitzeko eta baliagarria izateko beharretik aske egon behar du. Musika batek konpositoreak, perfekzioaren eta misterioaren ikuspuntutik, irudikatu dezakeen goreneko maila ordezkatu behar du.”
“Horrelaxe egiten dut nik musika, forma berriak asmatuz, tinbre-ingurune, ehundura, edozein modutan garatzeko gai den egitura organiko egoki batean bizitzeko eta animaliak eta landareak bezala eraldatzeko eta hazteko gai direnak.”
(Karlheinz Stockhausen)



