yoko.lennon
13 asteazkena / 17:30
Ingeniaritza Eskola
yoko.lennon: kg
hitzaldia
yoko.lennon 2002an sortutako Valladolideko bikote bat da. Soinu aldetik oso dinamikoa da, diziplina anitzekoa eta funtzio anitzekoa; zenbait kontzertu, instalazio, ekintzarekin lanpetuta dauden eta trastuen keinu-kontrolarekin jolasten duten mutil hauek luze jotzen dute, baina handinahirik gabekoak dira, kontzertuak ematen baitituzte afarien truke, irrati-programak egiten dituzte, etab. “Los lirios del bosque”, “meterRruidos”en azkenaurrekoa, haurrentzako tailer bat da. Diskoa entzun. Amaitzeko, black metal pixka bat.
kg John Cage amerikar konpositoreari buruzko hitzaldi bat da. John Cagek berak bere konposizio eta hitzaldietan erabilitako zorian oinarritutako tekniken arabera eginda. Horretarako guk geuk Max/MSP/Jitter bidez sortutako programa erabiliko dugu; testuak, soinuak eta bideoak barne hartzen dituen multimedia programazio ingurune bat da.
Programak i-ching-en (milaka urteko sustraiak dituen Txinako igartzeko metodo bat) oinarritutako ausazko sorrerako modulu batean du oinarria. Modulu honen menpe hitzaldiaren antzezpena osatuko duen zenbait elementu mugatuen segida dago. Elementu horiek zenbait testu, irudi, soinu eta ekintza ditu, eta nolabait aukeratu egin dira konpositorearen lanari edo pentsamenduari buruzkoak direlako.
Informatika-programa izatez, modu dinamiko eta zehaztugabean, eta itxuraz beti modu ezberdinean, nahiz eta oinarrian era berdin-berdinean, gure aurkezpenean gidatzen gaituen partitura da. Partitura honek barne hartzen ditu irakurri beharreko testuak, irakurketari berari buruzko aginduak, egin beharreko ekintza fisikoak, proiektatu beharreko irudiak eta hitzaldian bertan bildutako soinuak. Horrela bada, hitzaldia bera osatzen duen egitate meta-testualtzat har dezakegu informatika-programa hori, eta antzezpen bakoitza errealitate zehaztugabe horrek sortutako gorabehera bat izango da. Harreman rizomatiko bat sortzen dugu, non edukia eta edukiontzia, elementu sortzailea eta sortutakoa bata eta bestearen arteko elementu erakargarri bitxi izango diren, zeregin eta funtzioen etengabeko trukean, eta aldi berean konpositorearen obrarekin harreman sinbiotiko bat ezarriko da.
los lirios del bosque
http://losliriosdelbosque.org/
http://losliriosdelbosque.org/yoko.lennon/
http://www.archive.org/search.php?query=yoko.lennon
meterRruidos
http://meterRruidos.blogspot.com/
http://www.archive.org/details/el_disco_de_los_meterRruidos



