Ensemble aventure

""

Osteguna 19 - 20:15

Jesús Guridi Kontserbatorioai
ENSEMBLE AVENTURE Freiburg
kontzertua

Egitaraua

Georgia Spiropoulos
Music for 2? (2000)
flauta, flauta baxua, piano prestatua eta zinta

Mesias Maiguashca
El oro (1992)
errezitatzailea, flauta, biolontxeloa eta zinta

Luigi Nono
…sofferte onde serene… (1976)
pianoa eta zinta

Roland Breitenfeld
Licht rodet Kälte (2007)
flauta baxua, klarinete baxua eta elektronika zuzenean

Donoung Lee
Sori (1988/89)
biolontxeloa, zinta eta elektronika zuzenean

Liz Hirst, flautak
Walter Ifrim, klarinete baxua, errezitatzailea
Sophie Magnien, biolontxeloa
Akiko Okabe, pianoa
Roland Breitenfeld, elektronika eta zabaltzea

Ensemble Aventure

Ensemble Aventure Friburgon sortu zuten 1986an. 15 musikarik osatzen zuten talde honen interes nagusiak honako hauek dira: abangoardia ohiturarekin lotzea, ezagunak diruditen musika mugimenduak berraurkitzea, ahaztutako edo politikoki zapaldutako musikak programatzea, erabat berria denaren alde jardutea eta gai horiek guztiak kontu handiz osatutako kontzertu programetan batzea. Helburu horien adierazpena dira Ensemble Aventureek komisionatutako lan anitzak, baina aldi berean, lan klasikoak eta erromantikoak ere jotzen dituzte Vienako Bigarren Eskolakoekin, abangoardia amerikarrekoarekin, espektralista frantzesenekin, Darmstadt (zaharra eta berria) eskolakoekin, musika elektronikoarekin, musika kontzeptualarekin, eta musika-nortasun handia duten konpositore gazteekin batera. Ensemble Aventure erronka berrien bila dabil eta horretarako, Europatik kanpoko musika aztertzen dute, bereziki, Latinoamerikan, Israelen eta Palestinan.

Taldeak CD grabazio ugari egin ditu, irratian eta telebistan azaldu da eta nazioarteko birak egin dituzte. 2001ean taldeak nazioarteko bi urtez behingo Elisabeth Schneider konposizio lehiaketa sustatu zuen. Taldea beste jarduera batzuetan ere aritu da, adibidez, musika akademia, unibertsitate eta eskolekin lankidetzan aritu da askotariko gaiak biltzen dituen hezkuntza programa batean. Egin ohi dituzten kontzertuez gain, gai baten inguruan antolatutako musika jaialdi berri bat sortu zuten - Freiburger Frühling (Freiburg udaberria). Taldeak Europako Ekonomia Erkidegoko eta Ernst von Siemens Fundazioko sariak eta diru-laguntzak jaso ditu, baita kalitate artistiko altuko German Record Critics saria ere. 2005ean, Ensemble Aventureek Sculpture Musicales izeneko Cage proiektuan esku hartu zuen Donaueschingen New Music Days delakoetan, eta National German Arts Councilek antolatutako Children of Olympia lehiaketan lehen saria lortu zuten.

2006an Freiburger Frühlingen bigarren jaialdian bere 20. urteurrena ospatu zuen. Ekitaldian mundu osoko konpositoreek idatzitako zorionetako 35 lan baino gehiago lehenengoz ikusteko aukera egon zen. Urte hartan bertan, Esemble Aventure Montevideo (Uruguay ) eta Sao Paoloko (Brasil) Música Nova Jaialdian parte hartzera gonbidatu zuten eta biran, eskolak eman zizkieten ikasleei. Bidaia arrakasta handia izan zen eta horri esker, Latinoamerikako herrialde eta hiriburu askotatik dei egin zieten eskola eta kontzertu gehiago eskain zitzaten.

Ensemble Aventure Kulturstiftung des Bundesko MehrKlang Freiburg – Netzwerk Neue Musik-ekoa da, Alemanian eta atzerrian hainbat jaialditan parte hartzen du eta Friburgoko hiriak eta Baden-Württemberg estatuak diru-laguntzak ematen dizkiote.

+info: www.ensemble-aventure.de