ARÍSTIDES LLANEZA
lunes 22 astelehena / 18:15
Jesús Guridi Kontserbatorioa
ARÍSTIDES LLANEZA
konposizio tailerra
Arístides Llaneza Mexiko hirian jaio zen. Musikan lizentziatu zen New Yorkeko City Universityn, eta gero, Duke Unibertsitatean doktoregoa egin zuen. Hainbat musikarik eta taldek interpretatu dute bere musika Mexikon, Estatu Batuetan, Frantzian, Espainian eta Alemanian, esaterako, Alexander Bruck, Alfonso Gómez, Tambuco, So Percussion, Flux Quartet, Ensemble Intercontemporain, The Ciompi Quartet, JACK Quartet, Eastman BroadBand Ensemble eta Ensemble SurPlusek. Chihuahuan (Mexiko) musika jarduera ugari sustatu ditu. Bertan, ordenagailuaren bidez konposizio lanak egiten ditu.



