ENSEMBLE ESPACIO SINKRO

23 asteartea / 20:15
Jesús Guridi Kontserbatorioa
ENSEMBLE ESPACIO SINKRO
kontzertua

Programa

Yan Maresz
Metallics (tronpeta eta elektronika zuzenean)
Rubén Cid
Vent Lunaire * (flauta eta elektronika)
Alejandro Viñao
Tumblers (biolina, perkusioa eta elektronika)
Marta Lozano
Espejismos * (elektronika)
Arístides Llaneza
Izenburua zehazteke * (klarinetea, biolontxeloa, perkusioa, pianoa eta elektronika)

*lehen emanaldia

Roberto Casado, flauta
Patxi Divar, klarinetea
Pablo Martínez Esparza, tronpeta
Victor Parra, biolina
Nuria Nieto, biolontxeloa
Olaia Montoya, perkusioa
Jabi Alonso, perkusioa
Alfonso Gómez, pianoa
Ignacio Monterrubio, elektronika
Zuriñe Alvarez, Koordinatzailea
Fernando Mz. de Eredita, argiztapena
Alfonso García de la Torre, zuzendaritza artistikoa

Ensemble Espacio Sinkroren kontzertuen hasierako ekitaldia Kontserbatorioko Areto Nagusian egingo da eta bertan, proiektu elektroakustiko berria aurkeztuko da. Egungo musika sormenera aplikatutako teknologia berrien arloan espezializatuta dagoen talde honek instrumentu akustikoak, zuzeneko elektronika eta soinu-espazializazioa bateratzen ditu. Ensembleren oinarrizko helburuetako bat konpositore eta interpreteen lana kontzertu bakoitzerako berariaz pentsatutako proposamenetan islatzea da. Ikuskizun honetan gure garaiko musikak eskaintzen duen aniztasunarekin aurkituko dugu eta joera artistiko berriekin konprometitutako musikariek sortu eta interpretatuko dute. Arístides Llaneza, Rubén Cid eta Marta Lozano konpositoreen lan berriak eskainiko dizkigu. Emanaldi honetan soinu eta ikusizko elementuak eta ikusleekin konplizitatea egotea lortu nahi duten lanak batuko dira.