Intro

SINKRO JAIALDIA herrialdeko musika elektroakustikoko eta teknologia berrien ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat da. Soinuekin esperimentatzen duten konpositore, interprete, laborategi eta estudioen topalekua da eta bertan, tresna elektroniko eta informatikoen laguntzarekin landutako konposizioa eta sormen artistikoaren eremu desberdinetan garatutako lana erakusten dute. Horretarako, zenbait jarduera gauzatzen dituzte entzuleei musikara aplikatutako azken berrikuntza teknologikoak ezagutzera emateko. Jaialdi honetan, egungo sormenaren alorreko pertsona garrantzitsu askok parte hartu dute eta joera artistiko berrienen aldeko apustu sendoa egiten du, baita kontzertuan teknologia berriak erabiltzearen alde ere.

SINKRO 2011 edizioa

Jaialdia REZICLONK-ekin hasiko da, Turukutupá Taldearen soinu instalazioarekin. Istalazioa material birziklatuez egindako hainbat soinu eskulturaz osatuta dago. Publikoak material anitzetako soinu aukerak sentitu ahal izango ditu jaialdi osoan zehar Arte eta Lanbide Eskolan erakusgai egongo diren musika-tresnak erabiliz.

Lehen kontzertu elektroakustikoa ENSEMBLE SINKRO-k eskainiko du, eta bereziki, Musika Laborategiko Vitoria-Gasteizko Elektroakustikaren 25. urteurrena ospatzeko asmoz emango du kontzertua. Era berean, urteurren honi eskainita, CD berria aurkeztuko da, Sinkro Records-ek argitaratutakoa. CD horrek gaur egungo konpositoreek ensemble eran interpretatutako obrak izango ditu.

AKUSMA 11, argi eta soinu proposamen paregabea, jaialdiaren bigarren kontzertuak eskainiko duena. Nazioarteko lan akusmatiko batzuk eskainiko dizkigute. Hitzordu honetara ezinbestean etorri behar dira pertzepzio-esperientzia berriak deskubritu nahi dituztenak. Eta hori, Jesús Guridi Kontserbatorioko auditoriumean egongo diren 16 kateko sistema akustikoari esker lortuko da.

Melvyn Poore (Alemania) osatzen duen duo ospetsua eta Ramón Gorigoitia (Txile) konpositorearen elektronikak TUBA XTENSION konposatu dute. Programa Artium museoan egingo da, eta musika-tresnaren baliabide anitzak esploratuko dira, baita soinu elektronikoenak ere. Gorigoitiaren, Poore-n, Souster-en eta Kagel-en obrak interpretatuko dira.

Musika elektroakustiko mistoa ere egongo da jaialdian, ENSEMBLE FONOS 21. Collapsed izeneko kontzertua musika-tresna akustiko tradizionalen eta soinu elektronikoen arteko elkarreraginak eskaintzen dituen aukeren adibide paregabea izango da. Harrigarria da Stockhausen-en, Natsudaren, Berger-en, Faraldoren, Lee-ren eta Jodlowsky-ren obrek eskaintzen duten morfologia organiko eta sintetikoen bat-egitea.

Jaialdiaren azken bi jardunaldietan inprobisazio elektroakustikoa eskainiko da. Angel Faraldok eta Yolanda Urizek ADEMEN duoa osatzen dute. Lehenengoa musika-tresna digitalen konpositorea eta diseinatzailea da, bigarrena, berriz, txirulaz eta audioa prozesatzeaz arduratzen da. Oholtzara Edith Alonsok eta Anthony Maubertek osatzen duten beste duo elektroniko batekin batera igoko dira, eta ELECTRIC LANDSCAPES OF REBELLION izeneko proiektu berria aurkeztuko dute. ENDPHASE eta SIRIUS taldeek eskainiko dute azken kontzertua, eta hori soinu sormeneko prozedura nahasketan oinarrituko da: ordenagailu bidezko musika, zuzeneko elektronika eta inprobisazioa.